Eduki publikatzailea

Rikardo Arrillaga kaleko igogailua zabalik dago berriro

Jarduketa hori Pasaiako Udalak egin du, eta Foru Aldundiak finantzatu du. Obrek 42.200 euroko kostua dute (BEZ barne), eta ORONA enpresari esleitu zaizkio.
 
Bost aste hauetan igogailuaren barruko makineria, kabina eta barruko sistemak aldatu dira, igogailua energetikoki eraginkorragoa, modernoagoa eta erosoagoa izan dadin; eta batez ere azken aldian izaten ari zen matxura kopuru handia gutxitzearren, maiz itxita egoten baitzen matxura horien ondorioz.

Makineria aldatzeko obrak ez dira igogailu horretan egiten diren lehen obrak, izan ere, urte hasieran goiko aldeko sarrerako pasabidea ordeztu zen.

Igogailuen bitartez mugikortasun bertikala ahalbidetzea funtsezkoa da, pasaitar askoren mugikortasuna hobetzeko; Pasaian irisgarritasuna hobetzeko lanean ari gara, horregatik hainbat jarduketa egiten ari gara, eta obra hau da gure asmo horren adibide argi bat”. Horixe esan du Izaskun Gomez alkateak, eta honako hau erantsi du: “pasaitar asko, bereziki trintxerpetarrak, eskatzen ari ziren obra hauek egiteko, eta hala egin dugu. Orain igogailu honen erabilera egokia egiteko deia egiten diet herritarrei; igogailuaren mantentze-lan egokia udalaren ardura da, baina erabilera egokia erabiltzaile guztion ardura da”. 

Berriz ere eskerrak ematen dizkiegu obrek iraun duten bitartean euren instalazioak erabiltzen utzi diguten administrazioei; haiei esker herritarrei eragozpen gutxiago sortu die obrak.