Eduki publikatzailea

Itsas Etxearen barruko igogailua erabili ahal izango da Ricardo Arrillagako igogailu publikoa konpontzeko obrek dirauten bitartean

Pasaiako Udalak Itsas Etxearen titular diren administrazioekin hainbat gestio egin du, Ricardo Arrillagako igogailuko obrek dirauten bitartean herritarrei mugikortasun bertikalerako beste aukera bat eskaintzearren.

Gestio horien konplexutasuna dela-eta ezin izan da aukera hau obrak hasteko unetik beretik eskaini. Hala ere, gorabehera guztiak konpondu ditugu, eta eskerrak eman behar dizkiegu eragindako administrazio guztiei; izan ere, gaurtik aurrera mugikortasun arazoak dauzkatenek Itsas Etxeko igogailua erabiltzeko aukera izango dute, igogailu publikoko obrak bukatu arte.

Beraz, herritarrek igogailua erabiltzeko aukera izango dute, herriaren goiko aldera joateko, batez ere Trintxerpeko osasun zentrora. Igogailua erabiltzeko ordutegia honako hau izango da: goizeko 8:00etatik arratsaldeko 8:00etara. 

Itsas Etxeko igogailura iristeko bidea seinaleen bidez adieraziko zaie erabiltzaileei.

Itsas Etxeko igogailua erabiltzeko aukera hau obrak hasi ziren egunetik eskaini nahi genuen arren, Udaletik espero dugu konponbide honek mugikortasun arazoak dauzkaten erabiltzaile asko eta askoren irisgarritasuna ziurtatzea obrak dirauen bitartean.