Eduki publikatzailea

Ibon Martinen “La jaula de la sal” liburuaren aurkezpena, liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko

Urtez urte apirilaren 23an munduko herrialde ugaritan Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen da, irakurzaletasuna, industria editoriala eta egile-eskubideen bitartez jabetza intelektuala bultzatzeko. 1995eko apirilaren 23tik aurrera, nazioarteko ospakizuna da, UNESCOk bultzatua. 

Egun hori ospatzeko Pasaiako liburutegiek antolatuta, Antxoko liburutegian Ibon Martinen liburua aurkeztuko da, bera bertan delarik. “La jaula de la sal” da liburuaren izena, eta Leire Altuna ikertzailearen eskutik, berriz ere Pasaiako kontuak izango dira nagusi.  Liburutegietatik herritar guztiei dei egiten zaie datorren apirilaren 24an, asteartea, 19:00etan Antxoko liburutegira bertara daitezen eta goza dezaten solasaldiaz.