Eduki publikatzailea

Ibilgailuen sarrera, aparkaleku eta zirkulazio murrizketak Itsas Jaialdia ospatzen den egunetan

DONIBANE

MURRIZKETAK IBILGAILUEN SARRERAN, BERTAKOENTZAT IZAN EZIK

Meipiko biribilgunetik aurrera Donibaneko bizilagunak eta zamalanak egin behar dituztenak bakarrik sartu ahal izango dira jaialdiaren egun guztietan eta Udaltzaingoren irizpideen arabera.

BARRUTIAN BIZI DIRENEK BAKARRIK IZANGO DUTE APARKATZEKO AUKERA

Bizkaia plaza, Santiago plaza, eta Bonantza  ibilgailurik gabe geratuko dira maiatzaren 17tik (osteguna) 20ra (igandea). Beharren arabera libratuko da.

Barrutian bizi direnek bakarrik izango dute Nabalaldean aparkatzeko aukera:

  • Goiko terrazan.
  • Industriagunean, aste osoan eta maiatzaren 21 arte (astelehena); biltegietako ateak errespetatu beharko dituzte. 
  • Kaian maiatzaren 18ko 18etatik aurrera.  

ZIRKULAZIORAKO SARBIDEAK ITXITA

Ekitaldiak direnean Bizkaia plazarako eta Donibane kalerako sarbidea itxita egongo da (Bizkaia plazako garajeetarako izan ezik), eta zehazki, egun hauetan ezin izango da zirkulatu: 

  • Maiatzaren 17an (osteguna) 13etatik aurrera .
  • Maiatzaren 18an (ostirala) 11:00etatik aurrera.
  • Maiatzaren 19an (larunbata), goizeko 11:00etatik aurrera, eta egun osoan (eta goizeko 9etan diana dela-eta). 
  • Maiatzaren 20an (igandea), goizeko 11:00etatik aurrera, eta egun osoan (eta goizeko 10etan diana dela-eta).

GARRAIO PUBLIKOA

Autobusek beren ohiko ordutegiak mantenduko dituzte, eta Meipiko biribilguneraino iritsiko dira; jaialdiak dirauen bitartean kendu egingo dira San Roke eta Frontoiko geltokiak.

Eremu murriztuetako bizilagunei gomendatzen diegu, euren ibilgailuak erabili behar badituzte, eremu horietatik kanpo aparkatu ditzaten.

Aparkatzeko leku gutxi egongo denez, eta leku hori bertakoentzako bakarrik izango denez, bisitariei gomendatzen diegu garraio publikoa erabil dezaten: autobusak, Renfe eta Euskotren. Autobus-lotura zerbitzua izango da Errenteriatik Donibanera (Ekialdebus), geltokiak Eskalerrilletan (Dbus eta Ekialdebus) eta Herreran (Dbus, Ekialdebus, Renfe eta Euskotren) eta Trintxerpe-San Pedro linearen ohiko geltokiak (Ekialdebus).

Motora-zerbitzua jarriko da badia guztian eta txutxu trena ibiliko da bisitariak Trintxerpetik San Pedrora garraiatzen.


SAN PEDRO

MURRIZKETAK IBILGAILUEN SARRERAN, BERTAKOENTZAT IZAN EZIK

  • Lasako bidegurutzetik aurrera (Euskadi etorbidea, 35) bertakoak bakarrik sartu ahal izango dira: San Pedroko sarbidea (goiko aldea eta hirigunea).
  • Esnabidetik aurrera bertakoen ibilgailuak bakarrik sartu ahal izango dira. 
  • Eta beti Udaltzaingoren irizpideen arabera.

BARRUTIAN BIZI DIRENEK BAKARRIK IZANGO DUTE APARKATZEKO AUKERA

San Pedroko kaia jaialdiko ekitaldietarako erabiliko denez (kai osoa eta Arraunlari kaleko lerroa libratu beharko dira 15erako), bertakoentzako aparkaleku-eremu hauek egokituko dira:

  • Izotz-fabrikaren orubea (lonja) maiatzaren 14tik aurrera (astelehena). 
  • Nabarra Boua aparkalekuko hirugarren solairua maiatzaren 15etik aurrera (asteartea).

ZIRKULAZIORAKO SARBIDEAK ITXITA

Ekitaldiak daudenean ezin izango da ibilgailuz sartu Arraunlari kalera, San Pedroko kaira, Torreatzera eta Ondartxo pasealekura; eta ekitaldiak bukatzen direnean, bertakoak eta zamalanak egin behar dituztenak bakarrik ibili ahal izango dira, zehazki: 

  • Maiatzaren 17an (osteguna), goizeko 9etatik 15:00etara zamalanetarako ibilgailuak eta bertakoen ibilgailuak; 15:00etatik aurrera itxita.
  • Maiatzaren 18an (ostirala), zamalanetarako eta bertakoentzako ibilgailuak goizeko 11:00ak arte, ordutik aurrera itxita.
  • Maiatzaren 19an (larunbata) eta 20an (igandea) 10:00etatik aurrera.
  • Maiatzaren 21ean (astelehena) zamalanetarako ibilgailuak eta bertakoak.

GARRAIO PUBLIKOA

Itsas Jaialdiaren egunetan eta ordutegi batzuetan autobusek beren zerbitzuak mantenduko dituzte. Trintxerpe-San Pedroko noranzkoan portualdetik ibiliko dira, eta Donostiarako noranzkoan Euskadi etorbidetik; beraz, geltoki aldaketak izan litezke.

Komeni da Ekialdebusen web orrian begiratzea (www.ekialdebus.eus), zerbitzuetan aldaketak izan baitaitezke.

Eremu murriztuetako bizilagunei gomendatzen diegu, euren ibilgailuak erabili behar badituzte, eremu horietatik kanpo aparkatu ditzaten.

Aparkatzeko leku gutxi egongo denez, eta leku hori bertakoentzako bakarrik izango denez, bisitariei gomendatzen diegu garraio publikoa erabil dezaten: autobusak, Renfe eta Euskotren. Autobus-lotura zerbitzua izango da Errenteriatik Donibanera (Ekialdebus), geltokiak Eskalerrilletan (Dbus eta Ekialdebus) eta Herreran (Dbus, Ekialdebus, Renfe eta Euskotren) eta Trintxerpe-San Pedro linearen ohiko geltokiak (Ekialdebus).

Motora-zerbitzua jarriko da badia guztian eta txutxu trena ibiliko da bisitariak Trintxerpetik San Pedrora garraiatzen.


TRINTXERPE

MURRIZKETAK IBILGAILUEN SARRERAN, BERTAKOENTZAT IZAN EZIK

Lasako bidegurutzetik  aurrera (Euskadi etorbidea, 35) bertakoak bakarrik sartu ahal izango dira: San Pedroko sarbidea (goiko aldea eta hirigunea) eta beti Udaltzaingoren irizpideen arabera

BARRUTIAN BIZI DIRENEK BAKARRIK IZANGO DUTE APARKATZEKO AUKERA

Ezin izango da Hospitalilloko kaian 16etatik  eta Cirizako kale-zuloan aparkatu 14etatik, ezta bertara sartu ere. 
Hori dela eta, 16etatik bertakoentzako aparkalekua egokituko da leku hauetan:

  • “Rodolfo” zelaigunea (la Herrera portu-eremua).
  • Alkateordetzaren atzealdeko zelaigunea (la Herrera portu-eremua).

ZIRKULAZIORAKO SARBIDEAK ITXITA

Larunbatean Hospitalilloko kaian izango den kontzerturako Aduana kalea zirkulaziorako itxiko da, eta Trintxerperako norabidea itxita egongo da asteburu osoan.

GARRAIO PUBLIKOA

Itsas Jaialdiaren egunetan eta ordutegi batzuetan autobusek beren zerbitzuak mantenduko dituzte. Trintxerpe-San Pedroko noranzkoan portualdetik ibiliko dira, eta Donostiarako noranzkoan Euskadi etorbidetik; beraz, geltoki aldaketak izan litezke.

Komeni da Ekialdebusen web orrian begiratzea (www.ekialdebus.eus), zerbitzuetan aldaketak izan baitaitezke.

Eremu murriztuetako bizilagunei gomendatzen diegu, euren ibilgailuak erabili behar badituzte, eremu horietatik kanpo aparkatu ditzaten.

Aparkatzeko leku gutxi egongo denez, eta leku hori bertakoentzako bakarrik izango denez, bisitariei gomendatzen diegu garraio publikoa erabil dezaten: autobusak, Renfe eta Euskotren. Autobus-lotura zerbitzua izango da Errenteriatik Donibanera (Ekialdebus), geltokiak Eskalerillasen (Dbus eta Ekialdebus) eta Herreran (Dbus, Ekialdebus, Renfe eta Euskotren) eta Trintxerpe-San Pedro linearen ohiko geltokiak (Ekialdebus).

Motora-zerbitzua jarriko da badia guztian eta txutxu trena ibiliko da bisitariak Trintxerpetik San Pedrora garraiatzen.

DESGAITASUN TXARTELA

Festibalak dirauen bitartean desgaitasun-txartela duten bertako ibilgailuek arazorik gabe sartu eta aparkatu ahal izango dute.

Pasaiakoak ez diren ibilgailuek zenbait gunetara sartzeko baimena izango dute, desgaitasuna duten pertsonak eramateko edo jasotzeko, baina ezin izango dute bertan aparkatu.

Bertakoak ez diren eta desgaitasun-txartela duten ibilgailuei aparkatzeko baimena emango zaie salbuespen-kasuetan; Udaltzaingoak erabakiko du noiz eman edo ez eman aparkatzeko baimena, unearen eta kasuaren arabera.

HARREMANETARAKO

Informazio eta larrialdietarako telefonoak: 

  • PASAIAKO UDALTZAINGOA: 943004300.
  • SOS DEIAK (larrialdiak bakarrik): 112