Eduki publikatzailea

Ibilgailuak aparkatzeko ordezko eremuak Trintxerpeko Karmen jaietan

Trintxerpeko barrutiko jaiak direla-eta, Lasa eremuan barrakak jarriko direnez; Pasaiako Portu Agintaritzarekin hitz egin ondoren, eremu hauek egokituko dira ibilgailuak aparkatzeko:

  • Rodolfoko aparkalekua: eremu honetan uztailaren 9ko, astelehena, 8:00etatik uztailaren 19ko,  osteguna, 24:00etara aparkatu ahal izango da.
  • Gudari plazaren pareko aparkalekua, barrera duena: uztailaren 13an irekiko da 12:00etan, eta uztailaren 15ean (igandea) itxiko da 18:00etan.
  • Portutik ateratzeko bide nagusia, Aduana kalea: baterian aparkatu ahal izango da uztailaren 13ko, ostirala, 21:00etatik uztailaren 15eko, igandea, 24.00etara kaiko biltegietako ateak libre utziz.
  • Lasa aparkalekua  uztailaren 10eko, asteartea, goizeko 8:00etarako autorik gabe egongo da.

Udaltzaingotik herritarrei eskerrak eman nahi dizkiegu hartu diren neurriak ulertzeagatik eta horiek betetzen laguntzeagatik, izan ere, neurri horien helburua da jai-eremua handitzea eta gidarien eta oinezkoen segurtasuna zaintzea.

Informazio eta larrialdietarako telefonoak: 

  • PASAIAKO UDALTZAINGOA: 943004300.
  •  SOS-DEIAK (larrialdiak bakarrik): 112