Eduki publikatzailea

Holly festa “Mila kolore, mila kultura”

Pasaiako Aniztasunaren astearen barruan “mila kolore, mila kultura” leloa erabiliz, Holi festa izango da.

Pasaiako herritarren aniztasuna aldarrikatuko da festa koloretsu eta alai horren bidez. Pasaiako haur eta nerabeen Eskubidean Planean garatzen ari diren parte-hartze prozesuan Trintxerpeko gazteek proposatu eta antolatu duten ekimena da, eta haiek izango dira protagonista nagusiak.

Koloreetako hautsak botako dira airera, aniztasuna islatuta gera dadin. Beraz, bertaratzen diren guztiei banatuko zaizkie hautsak. Antolatzaileek kamiseta zuria ekartzea aholkatzen dute. Musikaz gain, animatzaile bat izango da, eta amaieran bertaratzen diren guztiekin jolasak egingo dira.

Eta kontuan izan!, merienda eta Pasaiako haur eta nerabeen eskubideak bermatzeko planaren logoa duten kamisetak ere banatuko dira.

  • Eguna: ekainaren 22an.
  • Ordua: 17:00etan
  • Non: Aranederreko pistetan, Trintxerpen.
Horrenbestez, jaian parte hartzera gonbidatuta zaudete! Lagunekin edo gertukoenekin etor zaitez! Animatu eta etorri! Gazteak zain egongo dira!