Eduki publikatzailea

Hitzaldia: Pasaia Lafayetteren garaian

  • Xabier Alberdi Lonbideren hitzaldia
  • Lekua: Pasai Donibaneko Kulturgunea
  • Eguna: Apirilak 26, osteguna, 19:00etan
  • Hizkuntza: Euskaraz
  • Antolatzailea: Untzi Museoa

Jarduera hau, Untzi Museoan ikusgai dagoen “Zoriontasunaren bilaketa. Euskal ekarpena AEBko independentziari” erakusketari loturiko programa kulturalaren barne eskaintzen da.

Erakusketa honetan, matxinatu amerikarren alde borrokatzera Ipar Amerikara bi bidai egin zituen Lafayette Markesa aipatzen da. Pasaia izan zen Lafayettek aukeratu zuen portua Independentzia Gerran izan zuen protagonismoa hasteko. Pasaiatik abiatu zen 1777ko apirilean “La Victoire” ontzian. Bigarren bidaia “L’Hemione” fragatan egin zuen. Hain zuzen ere, ontzi horren erreplika zehatza ikusi eta bisitatu ahal izango dugu 2018ko maiatzean Pasaiako Itsas Festibalean.

Lafayetteren garaiko Pasaiaz arituko da Xabier Alberdi Lonbide historiagilea. Baita Ipar Amerikako independentziak Pasaiari eta Euskal Herri osoari ekarritako ondorioez ere.

Jarduera herritar guztientzako irekia da, eta sarrera librea da lekua bete arte.