Eduki publikatzailea

Hezkuntza erakundeentzako diru-laguntzak 2017

Irekita dago epea 2016-17 ikasturterako hezkuntza-komunitateek diru-laguntzak jaso ditzaten eskariak aurkezteko. Deialdi bakarra egingo da, eta hortaz, ekainaren 30erako aurkeztu beharko da ikasturte osoari dagokion dokumentazioa (iraila-ekaina).

Zehazki agiri hauek aurkeztu behar dituzue:

  • Eskari orri berezia. Garrantzizkoa da eskatzaileari dagozkion datu guztiak ondo beteta egotea. Gainera, diruz laguntzen den atal bakoitzean taula bat dago eta hantxe zerrendatu behar dira aurkezten diren faktura guztiak.
  • • Gastuen frogagiriak. Gogoratzen dizuegu fakturetan hornitzailearen izena eta IFZ (Identifikazio Fiskaleko Zenbakia) jarri behar direla, eta dagokion zerga (PFEZ edo BEZ). Titularra PFEZ edo BEZ ordaintzetik salbuetsita badago, fakturan hala adierazi beharko da.

Eskaerak non aurkeztu?

Hemen informazio eta xehetasun gehiago.
Zalantzarik baduzue, Kultura eta Hezkuntza Sailera jo dezakezue: Tel.; 943-004330 Posta elektronikoa. kultura@pasaia.net Helbidea: Euskadi etorbidea, 61 – 20110 Pasaia