Eduki publikatzailea

Hezkuntza Komunitateentzako 2017/2018 ikasturteko diru-laguntzen deialdia

Pasaiako Hezkuntza Komunitateentzako 2017/2018 ikasturteko diru laguntzen deialdia ekainaren 28ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Eskaerak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izango da, deialdia argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hau da, abuztuaren 10a arte.

 

Eskaera-orria

E050 inprimakia (PDF)

Gogoan eduki:

  • Eskaera, honekin batera igortzen dugun eskari orriaren bidez egin behar da (E050). Garrantzizkoa da eskatzaileari dagozkion datu guztiak ondo beteta egotea. Gainera, aurkezten diren faktura guztiak dagokion taulean zerrendatu behar dira.
  • Gastuen frogagiriak. Gogoratzen dizuegu fakturetan hornitzailearen izena eta IFZ (Identifikazio Fiskaleko Zenbakia) jarri behar direla, eta dagokion zerga (PFEZ edo BEZ). Titularra PFEZ edo BEZ ordaintzetik salbuetsita badago, fakturan hala adierazi beharko da.

Eskaerak non aurkeztu?: