Eduki publikatzailea

Herritarren Arreta Zerbitzuko bulego berriak

ZER DA?

HAZ Pasaiako Udaleko herritarren arreta zerbitzua da, eta honako kanal hauen bitartez eskaintzen da:

  • HAZeko hiru bulegoetan, aurrez aurre.
  • Telefono-zenbakia: 943 344034 (*).
  • Helbide elektronikoa: haz-sac@pasaia.net (*).
  • Udal webgunea: www.pasaia.eus (**).

(*) Agiri sinpleak eska ditzakezu (errolda ziurtagiriak, ordainagiri bikoiztuak, etab.) telefonoz edo posta elektronikoz. Eskatuko dizugun daturen batekin zure identitatea baieztatuko dugu, eta zuk eskatutakoak doan bidaliko dizkizugu zure helbidera. 

(**) Legez onarturiko identifikazio sistema baldin baduzu (NAN elektronikoa, Izenperen ziurtagiriak edo antzekoak) izapide asko Internet bidez egin ahalko dituzu.

ZERTARAKO BALIO DU HAZ-EK?

HAZen bitartez harremanak izan ahalko dituzu Udalarekin hainbat gestio egiteko:

  • Biztanle errolda: altak, aldaketak, bizileku aldaketak, ziurtagiriak, etab.
  • Obra lizentziak eta baimenak, jarduera lizentziak, etab. izapidetu ahalko dituzu.
  • Ordainketak egin eta/edo zerga, tasa edo isunen gaineko erreklamazioak.
  • Diru-laguntza eskaerak aurkeztu.
  • Ikastaro, lehiaketa eta beste jarduera batzuetan izena eman.
  • Udalari dokumentuak eman eta jakinarazpenak edo beste dokumentu batzuk jaso.
  • Hitzorduak egin gizarte laguntzaile edo udaleko beste teknikari batzuekin.
  • Kexak eta erreklamazioak aurkeztu.
  • Baimenak kudeatu erreserbaturiko guneetan aparkatzeko.
  • Udal informazioa eskuratu.
  • Eta beste hainbat gestio...

NON DAUDE BULEGOAK ETA NOIZ IREKITZEN DITUZTE?

  • ANTXON: Hamarratxeta 22-24. Irekitzeko aurreikusitako eguna: maiatzak 8.
  • DONIBANEN: Donibane 19 (udaletxea). Irekitzeko aurreikusitako eguna: maiatzak 8.
  • TRINTXERPE - SAN PEDRON: Euskadi etorbidea z/g (Alkateordetza). Irekitzeko aurreikusitako eguna: maiatzak 22.

ORDUTEGIA

Aurrez aurreko arreta astelehenetik ostiralera 08:00etatik 14:00etara. Ordutegi horretatik kanpo, webgunea edo posta elektronikoa erabil dezakezu.