Eduki publikatzailea

Helduentzako antzerkia: Huts taldearen eskutik "Hozkailua"

  • Apirilaren 29
  • 19:00etan
  • Pasai San Pedroko Udal aretoan
  • Sarrerak 5 €-tan, ordubete lehenago sarreran salgai

Maite eta Karlos herririk herri dabiltza hozkailu zahar batekin. Hozkailuaren barruan, garagardo lata eta hestekien artean, Londonetik dakarten Jimmy lagunaren hilotza daramate. Zin egin baitzioten Jimmyri bere jaioterrian lur emango ziotela. Nongoa zen galdetzea ahaztu zuten ordea. Zinezko adiskidantza bat azaleratuko duen ezinezko bilaketa baten istorioa da Hozkailua.

Ander Lipus eta Patricia Urrutia dira Unai Iturriagak idatzitako lanaren protagonista, Manex Fuchsen zuzendaritzapean.

Informazio geniago: Hozkailua