Eduki publikatzailea

Herritarren Arreta Zerbitzuak (HAZ) 28.000 kontsultatik gora bideratu zuen 2018an

Pasaiako Herritarren Arreta Zerbitzuak (HAZ) bere jarduera finkatu du 2018an: 25.000 pertsona artatu ditu, eta horiek 28.869 kontsulta eta gestio baino gehiago egin dute. Batez beste, egunean 140 gestio egin dira: % 45,5 Trintxerpeko bulegoan, % 35 Antxoko bulegoan eta % 19,5 Donibaneko bulegoan.

Artatutako 25.000 pertsona horietatik 19.200 bulegoetara bertaratu ziren, 5.500 telefonoz artatu ziren, eta gainerakoek bitarteko elektronikoak erabili zituzten. Kontsultak egin zituzten pertsonen profilari dagokionez, % 78k 31 eta 65 urte bitarte dauzkate eta gehienak emakumeak dira (% 58). Kontsulta egiteko erabilitako hizkuntza gaztelania izan zen % 85ean eta euskara % 15ean.

Izapide-motari dagokionez, gehien egiten diren kontsulta eta izapideak honako hauek dira: errolda eskaerak, beka eskaerak, unibertsitateetako matrikulak, alokairuak berritzea; helbideratzeak eta ordainagirien ordainketak; bertakoentzako aparkaleku-txartela eta organikoaren edukiontziak irekitzeko txartela eskatzea; kultura, euskara, gazteria eta kirol arloetako ikastaroak eta jarduerak; Hirigintza Saileko lizentziak eta baimenak; eta Udaltzaingoa.

Izapide-motari dagokionez, hiru bulegoetako portzentajeak antzekoak dira, eta gero eta joera handiagoa nabaritzen da etxetik hurbilen dagoen bulegora jotzeko. Nabarmentzekoa modukoa da kontsulta horietatik gestio bilakatu direnen kopurua izugarri igo izana: 22.200 sarrera-erregistro izan baita, eta 2017an 7.541.

Herritarrek oso ongi baloratu dute zerbitzua, eta alderdi hauek baloratu dituzte gehien: erosotasuna, hurbiltasuna eta erraztasuna.

Memoria osoa ikusteko, sakatu beheko irudian: