Eduki publikatzailea

Pasaiak haurren lagunak diren hirien aitorpena jaso du Oviedon UNICEF erakundearen eskutik, Espainiako beste 174 herrirekin batera

Pasaiako alkate Izaskun Gomezek gaur goizean jaso du Unicef-en eskutik Pasaia haurren lagun den hiri gisa aitortzen duen saria. Ekitaldia Oviedon (Asturias) izan da, Espainiako UNICEFen lehendakari Gustavo Suarez Pertierra eta hiri anfitrioiko alkate Wenceslao López buru zirela. Sarituen artean baziren beste euskal udalerri batzuk ere: Bilbo, Gasteiz eta Ortuella. 

Sari honek Eskubidean Planaren bidez egiten den lana aitortzen du, haurren eta nerabeen eskubideak udal lehentasunen erdialdean jartzen direlako. Pasaiako alkate Izaskun Gomezek adierazi du UNICEFen sari hau eskuratu dela, haurren eta nerabeen eskubideen alde egiten den lanaren ondorioz, haur eta nerabeen kolektiboa agenda politiko eta sozialaren erdialdean jarri izanaren ondorioz. 

Gomezek adierazi du udalerria bizitzen ari den berroneratze-prozesua ez dela hirigintza-gaietan bakarrik oinarritzen; horiekin batera, gizarte-arloko jarduketak garatu behar dira, eta zehazkiago, sektore ahulenetan.  

UNICEFek saritu duen Eskubidean planak kohesioa eta elkarbizitza lantzea ahalbidetuko du, egungo gazteak etorkizuneko herritar arduratsu bilakatzeko dinamikak bultzatzen dituelako.

Halaber, sariak plan honen partaidetzazko izaera aitortzen du, izan ere, Pasaiako alkateak azaldu du planak ahalbidetzen duela haur eta nerabeek erabakietan parte hartzea eta, ondorioz, herritar arduratsu bilakatzea.  Planaren beste helburu bat da haurrekin lan egiten duten gizarte-eragileen prestakuntza hobetzea.

Eskubideak planak Pasaiako Udaleko talde guzti-guztien babesa du, haur eta nerabeen eskubideak udal lehentasunen erdialdean jartzeko helburu argiarekin.

Sari-banaketako ekitaldian Izaskun Gomezek adierazi du UNICEFek emandako sari hau Pasaia benetako berroneratzearen bidean jartzen duela, pasaitarrei bizi-kalitate hobea eta aukera gehiago emango diena, haur eta gazteengandik hasita.