Eduki publikatzailea

Haurren gabonetako LIII. marrazki lehiaketa

Urtero bezala Pasaiako liburutegiek Gabonetako Marrazki lehiaketa antolatu dute aurtengoa LIII.a izanik.

Bertan Pasaiako 4-14 urteko haur guztiek har dezaket parte. Pasaiako ikastetxeren batean dauden haurrek bertan egingo dituzte marrazkiak eta beste herri bateko ikastetxeren batean ikasten dutenek Pasaiako lau liburutegietako batean hartu beharko dute marrazkia egiteko lamina eta bertan utzi berriz azaroaren 25a baino lehen.

MARRAZKI LEHIAKETA

OINARRIAK [pdf]

Epea: Azaroaren 25a

Abenduaren 1ean Izaro Mariezkurrena, Marisa Prego,  José Mensuro eta  José Antonio García Marcosek osatutako epaimahaia bilduko da marrazki irabazleak aukeratzeko eta abenduaren 15ean sari-banaketa egingo da Antxoko liburutegian 18:30ean. Marrazki irabazleak ikusgai egongo dira lau liburutegietan.