Eduki publikatzailea

Haur eta Nerabeen Eskubideen Plana Tabakaleran aurkeztu da

Ekainaren 19an Tabakalerako Kutxa Kultur Plaza espazioan Pasaiako Haur eta Nerabeen Eskubideen Plana eta parte-hartze sistema aurkezteko aukera izan genuen, Donostiako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak sustatutako Eskura Zentroak antolatutako jardunaldietan.

Eskura Zentroaren egitekoa da jendartean giza eskubideen berri ematea, eta euskal elkarte eta erakundeek sortzen dituzten pedagogia-baliabideak biltzea, sortzea eta zabaltzea. Era berean, baliabideen egile eta erabiltzaileak (hezitzaileak, aktibistak, gizarte-integratzaileak eta herritarrak, oro har) harremanetan jartzeko ahaleginak egingo ditu.

Pasaian zer lan egiten ari garen azaltzeko parte-hartze sistemaren ordezkari guztiak bildu ginen, hala nola, udal teknikariak, eskoletako irakasleak, hezitzaileak, eta haur eta nerabeak. Nork bere alea jarri bazuen ere, aurkezpenean protagonista nagusiak haurrak eta nerabeak izan ziren ("Noticias de Gipuzkoa" egunkarian argitaratutako erreportajea hemen).