Eduki publikatzailea

Haur eta nerabeen eskubideen planaren bideoa

Haur eta nerabeen eskubideak bermatzeko planaren baitan egindako bideo honek Pasaiako haur eta nerabeen parte-hartze sistema zer den, gaur artean zer-nolako prozesua gauzatu den eta zein helbururi jarraitzen diogun erakusten du.

Pasaiako haur eta nerabeek ekintza-plana garatu dute, eta bertan jaso dituzte zer behar dituzten eta Pasaiako herria hobetzeko zer proposamen dituzten. Orain, horiek gauzatzen hasteko haur eta nerabe guztiak ordezkatzen dituen organoa antolatu dugu, eta horren bitartez, kolektiboaren itxarokizunak eta beharrak ase nahi dira. Udalak adingabeak legezko subjektu gisa hartu, eta haiek Pasaiako herrirako zer proposamen eta iritzi dituzten aintzat hartzea da nahia.

Mila esker prozesuan parte hartzen ari zareten guztiei, eta bereziki, haurrei, gazteei eta honako eragile hauei: Karmengo Ama Herri ikastetxeari, Anunziata ikastetxeari eta Pasaia Lezo Lizeoa ikastolari.