Eduki publikatzailea

Haur eta nerabeen tratu onaren aldeko jarduerak jaietan

Etorri eta parte hartu haurren eta nerabeen tratu onaren aldeko jardueretan!

Pasaiako barrutietako jaietako batzordeek bere gain hartu dute Pasaiako herritarren parte-hartzea bultzatzeko konpromisoa, haurren eta nerabeen aldeko tratu ona sustatzeko. 

Gure adingabekoentzako eta, oro har, gure gizarterako ingurune on eta osasungarria osatze aldera, guztien arteko (gurasoak, gazteak, adinekoak,   hezkuntza-komunitateak, etab.) gizarte-sarea osatu nahi da, errespetuaren eta tolerantziaren aldeko jokabideak bultzatuta.

Haur eta nerabeen eskubideak bermatzeko Pasaian antolatzen ditugun  jarduerak “Eskubidean” izeneko planaren barruan kokatzen ditugu.

BARRUTIA

DATA

ORDUA

LEKUA

EKINTZA

SAN PEDRO

EKAINAK 24

11:30

HERRIKO PLAZA

HAURREN LASTERKETA ETA FUTBITO TXAPELKETAREN FINALA

ANTXO

UZTAILAK 5

10:00

IBAIONDO FRONTOIA

HAURREN PALA TXAPELKETAREN FINALA

TRINTXERPE

UZTAILAK 15

12:00

GERNIKA PLAZA

HAURREN LASTERKETA ETA APAR FESTA

DONIBANE

UZTAILAK 30

10:30

SANTIAGO PLAZA

HAURREN LASTERKETA ETA APAR FESTA

 

Etorri eta parte hartu jardueretan!

GUZTION ARDURA DELAKO, PASA HITZA!