Eduki publikatzailea

Haur eta nerabeen tratu onaren aldeko jarduerak jaietan

ETORRI ETA PARTE HARTU HAURREN ETA NERABEEN TRATU ONAREN ALDEKO JARDUERETAN!

Pasaiako Udala adingabekoekin eta nerabeekin lanean diharduten udalerriko elkarteekin batera, eta hezkuntza-komunitateekin batera, lanean ari da haurren eta nerabeen aldeko tratu ona sustatzeko.

Gure adingabekoentzako eta, oro har, gure gizarterako ingurune on eta osasungarria osatze aldera, guztien artean gizarte-sarea eratzen jarraitzea da helburua.

Aurten Pasaiako hezkuntza-komunitateetako haurren parte-hartzeari esker, logo berri bat adostu dugu, haurren eta nerabeen eskubideak bermatzeko plangintzako jardueretan agerian jartzeko. Etorri eta parte hartu jardueretan. 
Segidan aipatzen dira ekintzak non, noiz eta zer ordutan izango diren:

Barrutia

Data

Ordua

Lekua

Ekintza

San Pedro

Ekainak 30

11:30

Herriko plaza

Haurren lasterketa eta futbito txapelketaren finala

Antxo

Uztailak 7

 

 

 

10:00

 

 

 

Frontoi berria

 

 

 

Pala-txapelketaren finala

 

Trintxerpe

Uztailak 17

12:00

Alkateordetza

Haurren lasterketa eta apar festa

Donibane

Uztailak 30

10:30

Udaletxe zaharra

Haurren lasterketa eta apar festa

 

Horiek horrela, lerro hauen bidez, guztiak animatu nahi ditugu parte hartzera.

GUZTION ARDURA DELAKO
PASA HITZA!