Eduki publikatzailea

Haur eta nerabeen eskubideen aldeko astea

Haur eta Nerabeen Eskubideen Nazioarteko Eguna azaroaren 20an ospatzen da. Urtero bezala, egun horretan Pasaian jarduera ugari izango dira barruti guztietan, ospakizunetarako egitarau oparoa antolatu dutenez elkarlanean herriko elkarteek, udal zerbitzuek, hezkuntza-komunitateek eta Udalak. Animatu eta parte hartu jarduera guztietan!

PROGRAMA:

Donibane

Azaroak 15, asteartea

  • 17:30-18:00: Donibaneko liburutegian filosofatzen:  5-7 urtekoentzako IKUSI MAKUSI. ZER IKUSI?
  • 18:00: Jolasak eta txokolate-hartzea Donibaneko frontoian, kale-hezitzaileek antolatuta (8-12 urtekoak) 

Antxo

Azaroak 16, asteazkena

  • 17:30-18:25: Antxoko liburutegian filosofatzen: 8-11 urtekoentzako JOLASTU ETA PENTSATU
  • 18:30: Alkartasuna dantza taldeko txikien emanaldia Gure Zumardian
  • 18:45: Nerabeentzako Batukada tailerra Gure Zumardian

San Pedro

Azaroak 16, asteazkena

  • Bi saio, 9:30ean eta 12:30ean: San Pedroko Udal Aretoan Ttanttaka taldearen MUXUA antzezlana, DBH 4. mailako eta Lanbide Heziketako ikasleentzat. Harrotasunaren antzerkiaren kanpaina indartzeko sexu-afektibitatearen eta nortasun-aniztasunaren gaiak taularatuko ditugu, GEHITUrekin elkarlanean.

Azaroak 17, osteguna

  • 17:15-17:45: San Pedroko liburutegian filosofatzen: 5-7 urtekoentzako IKUSI MAKUSI. ZER IKUSI? Gurasoekin batera.
  • 18:00: ZooZoom Kale antzerkia frontoian Markeline taldearekin

Trintxerpe

Azaroak 18, ostirala

  • 12:00: Ekintza bereziak Pasaiako hezkuntza-komunitateetan
  • 18:30: Kalejira, Azkuene kaletik Serafin Esnaola plazara
  • 19:00: Musika eta dantza. Txokolate-hartzea

ONGI ETORRI, GAZTE!

12 eta 17 urte bitartekoa bazara, anima zaitez parte hartzera, etorri berriei harrera egiteko!

  • Astelehena 14, Donibaneko liburutegian, 17:30etan
  • Asteazkena 16, Trintxerpeko liburutegian, 17:30etan
  • Osteguna 17, Antxoko Kultur Etxean, 19:00etan

Partaideak:

  • La Anunciata ikastetxea
  • Pasaia Lezo Lizeoa
  • HLPP / PCPI
  • Karmengo Ama Herri Ikastetxea
  • Itsas Mendi KKE
  • Fama
  • Txasiss
  • Alkartasuna euskal dantza taldea
  • Boveda Gazte Elkartea
  • Ekaitza Gazte Taldea
  • Pasaiako kale-hezitzaileak
  • Pasaiako Udal Liburutegiak
  • Kuadrillategi
  • Udalaren Musika Eskola
  • Pasaiako ludotekak
  • Pasaiako gaztelekuak
  • Badia Antzerki Eskola
  • Gehitu elkartea
  • Farapi Evidentis

Eskerrak eman nahi dizkiegu Haur eta Nerabeen Eskubideak Bermatzeko Planean parte hartzen ari diren guztiei, hezkuntza komunitateei, udal zerbitzuei eta Pasaiako elkarteei.

Babesleak: Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia