Eduki publikatzailea

Hasierako onarpena Ur-hornidura, saneamendua eta zabor-bilketaren tasen diru-laguntzei buruzko Udal Ordenantzari

Pasaiako Udalak, 2017ko apirilaren 25ean egindako osoko bilkuran, hasierako onarpena ematea erabaki du Ur-hornidura, saneamendua eta zabor-bilketaren tasak ordaintzeko Pasaiako Udalak ematen dituen diru-laguntzei buruzko kudeaketa arauak ezartzen dituen Udal Ordenantzari.

 

Ordenantza

PDF 0,06 Mb

30 eguneko epean espedientea jendaurrean egongo da iragarki hau Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, hartara edozein pertsona fisikok edo juridikok Udaletxeko Idazkaritzan (Donibane 19, Ondare Saila) espedientea aztertzeko aukera izan dezan eta egokitzat jotzen dituen alegazio eta iradokizunak aurkez ditzan.

Alegazio edo iradokizunik egingo ez balitz, oinarriak behin betiko onartutzat joko dira, bestelako erabakirik hartu beharrik izan gabe.

Iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizailean argitaratzea