Eduki publikatzailea

Hasierako onarpena: Pasaia Musikal, Pasaiako Udal Musika Fundazio Publikoan musika-ikasketak egiten ari diren ikasleei diru-laguntzak emateko oinarri arautzaileak

Pasaiako Udalak, 2017ko maiatzaren 30ean egindako osoko bilkuran, hasierako onarpena ematea erabaki du Pasaia Musikal, Pasaiako Udal Musika Fundazio Publikoan musika-ikasketak egiten ari diren ikasleei diru-laguntzak emateko oinarri arautzaileei.

30 eguneko epean espedientea jendaurrean egongo da iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, hartara edozein pertsona fisikok edo juridikok Udaletxeko Idazkaritzan (Donibane 19, Ondare Saila) espedientea aztertzeko aukera izan dezan eta egokitzat jotzen dituen alegazio eta iradokizunak aurkez ditzan.

 

Oinarri arautzaileak

PDF 0,10 Mb

Alegazio edo iradokizunik egiten ez bada, oinarriak behin betiko onartutzat joko dira, bestelako erabakirik hartu beharrik izan gabe.

Pasaia Musikal Fundazio Publikoak diru-laguntzak ematen ditu, Pasaiako Udalerrian erroldatuta egon eta Pasaia Musikal Pasaiako Udal Musika Fundazio Publikoan musika-ikasketak egiten dituzten ikasleentzat. 

2016-2017 ikasturterako diru-laguntzak 2016ko abuztuaren 12ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren. 

Diru-laguntza hauen helburua da, besteak beste, bidea erraztea musikaren arloan eta tradizioan erroturiko dantzan ikaskuntza praktikoa jaso ahal izateko, edozein adineko zaleei zuzendua, eta horrek eragotzi gabe bokazio eta gaitasun berezia agertzen dutenei musika arloko ikasketa profesionaletarako orientazioa eta prestakuntza ematea. Bestalde, diru-laguntza hauen bitartez, musika prestakuntza jasotzeko oztopo izan daitezkeen zailtasun ekonomikoak arindu nahi dira, hartara musika kultura herrikoian eragin positiboa izateko, eta gizartean musika zabaltzeko lanean ere bai, jendaurreko musika-jarduera jarraitu baten bitartez. 

Une honetan beharrezkoa da musika eskolako ikasleei diru-laguntzak emateko oinarriak ezartzea, arestian aipatutako oinarrien indarraldia ikasturte batera mugatzen baita. Onartzen diren oinarri berriek ez dute beren indarraldia ikasturte batera mugatzen; aurrerantzean indarrean egongo dira, aldatzen edo ezabatzen diren arte. 

Bestalde, aurreko ikasturteko oinarriekin alderatuz, zerga betebeharrak eta gizarte segurantzarekikoak egiaztatzeko moduari dagokionez, zehazten da erantzukizunpeko adierazpen bidez edo Udalari betebehar hauek betetzen dituela egiaztatzeko baimena emanez egin daitekeela; eta bietako bat egin ezean, dagozkion ziurtagiriak aurkeztu beharko direla. 

Oinarri hauen onarpenarekin, Diru-laguntzen Lege Orokorraren 17.2. artikuluak xedatutakoa betetzen da. 
Azkenik, ez da beharrezkotzat jotzen duela gutxi administrazio-prozedura erkidearen oinarrizko legeriak ezarritako aurretiazko kontsultaren izapidea jarraitzea; izan ere,  araudi-proposamen honek ez du eragin garrantzitsurik jarduera ekonomikoan, eta ez die jasotzaileei betebehar garrantzitsurik ezartzen. Bestalde, ordenantza honek bete egin behar du Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 49. artikuluan arautzen den ordenantzak onartzeko prozedura.