Eduki publikatzailea

Haatik dantza konpainiaren LAU EME lanaren estreinaldia

OHAR GARRANTZITSUA: Eguraldia dela-eta, Donibaneko Santiago plazan aurreikusita zegoen emanaldia Trintxerpeko Ciriza etxean egingo da.

Noiz: Ekainaren 2an, 20:00etan.

Kanpotik itxura ederra bazuten ere, sakonean zapalduak eta otzanak ziren garaiko emakumeek emango diote hasiera pieza honi. Familia zaindu eta euren senarrentzat apain egotea zen bete beharreko rola, baina pausuz pausu, eta borroka feministak historian zehar emandako aurrera pausoak erakutsi nahian, gaur egungo emakumearengana iritsiko gara. Bere lanean baloratua izatea lortu duen emakumea, gizartean hitza eta botoa emateko eskubidea duena. Itxuraz libre eta independentea… baina oraindik euren jokabideengatik uneoro epaitzen duen gizarte batean.

Lau emakume, lau emakume borrokan. Haien eskubideengatik borrokan. Aurrerapen handiak izan arren, lorpenak izan diren arren, erne jarraitu behar da, zelatan egoteari utzi gabe. Amore eman gabe. Dagoeneko ez dira familiaren eta seme-alaben zaintzaile hutsak. Apurka haien lan baldintzak hobetzen doaz, sufritutako kortse eta jantzi deserosoetaz aske dira eta pixkanaka gizartearen erabakietan zeresana dute. Baina amaitu al dira borroka egiteko arrazoiak? Ez. Oraindik matxismoaren arrastoek gizartean diraute, emakumeen lan eta bizi baldintzak kaltetzen. Berdintasuna aldarrikatuz, borroka egin zuten emakume eta sufragista guztiengatik garrasi egin dezagun!

Informazio gehiago: http://www.haatik.com

Antolatzailea: Kultura eta Hezkuntza Saila

 

Teaser LAU EME from Haatik Dantza Konpainia on Vimeo.