Eduki publikatzailea

GURDI BIDEAren etorrera dela-eta, aldaketak trafikoan

Pasaiako Udalak jakinarazten du, Albaolara San Juan ontzia eraikitzeko materialak daramatzaten gurdiak iritsiko direla-eta, irailaren 17an (larunbata) Trintxerpe eta San Pedro barrutietako hainbat lekutan trafikoa itxiko dela 12:00etatik ekitaldia bukatu arte; hain zuzen ere, ordu beteko iraupena aurreikusi da Pasaian Euskadi etorbidetik sartzen direnetik Ondartxon dagoen Albaola Faktoriara iritsi arte.

Euskadi etorbidea bi norabideetan itxiko da eguerdiko 12etatik aurrera. 

Era berean, eta Quintanar de la Sierrako Ral Cabaña de Carreteros taldearen idi eta gurdien karabanak aurrera egiten duen heinean, Euskadi etorbidean, Esnabide kalean eta Arraunlari kalean trafiko mozketak egingo dira.

Gainera, Torreko plaza eta Torreatze libre egon behar dira (ibilgailurik gabe) bai larunbatean eta bai igandean goizeko hamarretatik aurrera, idiek tiratutako gurdiak segurtasunez pasa daitezen.

Ahal den heinean, Udal hau saiatuko da gurdiek Pasaian egin behar duten ibilbidean aurrera egin ahala, trafikoa lehenbailehen berrezartzen, Donostia 2016 Europar Hiriburutzak eta Albaolak babestutako ekitaldi honek ahalik eta eragin gutxien izan dezan autoen trafikoan. Dena dela, ezinbestean eragingo du trafikoan.

Betiere, udaltzainek esandakoari kasu egin iezaiozue eta barkatu eragozpenak. 

Informazio gehiago behar izanez gero, deitu Udaltzaingora 943004300 telefonora.