Eduki publikatzailea

Idurre Eskisabel, “Goseak janak” liburuko egileak, bere obraren hainbat pasarte irakurriko ditu

Pasaiako Udal liburutegiek eta Euskara Sailak urtero antolatzen duten Euskarazko Irakurzaletasuna Sustatzeko kanpainaren barruan, helduentzako ekitaldi bat izango dugu datorren azaroaren 7an Antxoko liburutegian, 19:00etan. Ainara Perez eta Idurre Eskisabelek azken horren Goseak janak liburuko pasarteen errezitaldia eskainiko digute. Ondoren, liburuaz, poesiaz eta sorkuntzaz hitz egiteko aukera izango dugu biekin. Anima zaitezte.

Era berean, kanpaina honen barruan euskarazko liburua mailegatzen duten guztien artean 30 euroko bi bonu-opari zozkatuko dira abenduaren 16an. Bonu horiek Antxoko Urdin eta San Pedroko Isasa dendetan euskarazko liburuak erosteko balio izango dute.