Eduki publikatzailea

Gizarte Ekintzako helburuekin bat egiten duten jarduerentzako diru-laguntzak

Irabazi asmorik gabeko elkarteentzako diru-laguntzak dira; betiere, elkarte horietako jarduerek Gizarte Ekintza Saileko helburuekin bat egiten badute.

Eskaerak azaroaren 20a baino lehen aurkeztu beharko dira.

Eskaera bakarra egin beharko da, erantsitako agiriak betez:

  • 1. E002 Ordezkapen idatzia (hala badagokio).
  • 2. E018 Diru-laguntza eskaera: gizarte zerbitzuen arloko ekintzen antolamendua.
  • 3. Diruz lagunduko den jardueraren proiektua.
  • 4. Proiektu berarentzat emandako gainerako diru-laguntzen berri ematea. Hala badagokio, proiektu horretarako laguntza ekonomikoa ez duela jaso agertzen duen zinpeko adierazpena.
  • 5. Bankuaren egiaztagiria, ekitaldi horretan elkarte eskatzailearen kontu zenbakia zein den ziurtatzen duena.
  • 6. Gizarte Segurantzan ordainketak eguneratuta dituela eta zerga-betebeharrak kitatuta dituela egiaztatzen duen agiria.
  • 7. Elkarteak duen antzinatasunaren egiaztagiria.
  • 8. Emakumezko eta gizonezko erabiltzaileen kopurua.
  • 9. Pasaiako emakumezko eta gizonezko erabiltzaileen kopurua.
  • 10. Aurkeztutako balantze ekonomikoa zuritzen duen faktura zerrenda.
  • 11. Udal honetan lehenengoz eskaera aurkezten duten erakunde edo elkarteek, aurreko agiriez gain, ondorengoak aurkeztu behar dituzte:
    • Elkartearen estatutuak.
    • Eusko Jaurlaritzako Elkarte edo Erakundeen Erregistroan izena emanda dagoela egiaztatzen duen agiria.
    • Elkartearen ordezkariaren edo ahaldunaren Nortasun Agiri Nazionala.
    • Elkartearen IFK (Identifikazio Fiskalaren Kodea).

NON ESKATZEN DA?

  • Aurrez aurre, HAZ bulegoetan
  • Internet bidez: Aurretik aipatzen diren nahitaezko AGIRI guztiak bete eta hasi online tramitazioa
  • Posta arrunta: Donibane kalea 19 20110 PASAIA

ARAUDI APLIKAGARRIA

Udalak zorrotz jokatuko du emandako diru-laguntzak zuritzeari dagokionez, Legeak hala ezartzen duelako. Lana errazte aldera, Gizarte Ekintza Sailak gomendatzen dizue puntu hauek kontuan har ditzazuen:

Jatorrizko fakturak edo konpultsatutakoak bakarrik onartuko dira, betiere, dagokien PFEZ edo BEZa dutenak. Titularra PFEZ edo BEZ ordaintzetik salbuetsita badago, salbuespen hori zer artikulutan oinarritzen den zehaztu beharko da.
Erosketa-txartelak onartuko dira, baldin eta IFK badute.
Hartze-agiriek ez dute balio.