Eduki publikatzailea

"Gehiengoaren hiria" liburuaren aurkezpena

Badira urte batzuk Pasaiako Udala tokiko memoria gogoan izateko ahaleginean ari dela, eta helburu horrekin hiru bildumatan sailkatutako hainbat liburu eman ditu argitara, alegia, EUSKARA, SORGINARRI eta ZABALDIYA bildumak. Azken bilduma hori gure herriko historia, kultura eta ondarea zabaltzeko sortu da.

Jonander Agirre Mikelez eta Ander Gortazar Balerdiren eskuetatik Zabaldiya bildumaren atal berri bat datorkigu oraingoan, 5.a hain zuzen: GEHIENGOAREN HIRIA. Egileek aipatu duten bezala, liburuaren xedea da gure hiria hobeto ezagutzea eta hobeto maitatzea.

Aurkezpena maiatzaren 9an izango da, arratsaldeko 19:00etan, Trintxerpeko Udal Liburutegian.

Zatozte, guztiak gonbidatuta zaudete!