Eduki publikatzailea

Udal Gaztelekuen 2018/19 ikasturte-hasiera, 13-17 urte bitarteko gazteentzat

Pasaiako Udalaren Gazteria Departamentuak jakinarazten du irailaren 14an, ostirala, irekiko dituztela ateak Trintxerpe-San Pedroko, Donibaneko eta Antxoko hiru udal-gaztelekuek. Arratsaldeko 5:00etan ekingo zaio uztailaren erdialdera arte luzatuko den aurtengo denboraldiari.

 

INFORMAZIO ORRIA

PDF 0,6 Mb

Azkenean aurten irekiko ditu ateak Antxoko Gazteleku berriak, eta horrea, urteetan antxotar familiek eta nerabeek egindako eskaerari erantzuna eman ahal izango zaio.  
  
Gaztelekuetan antolatuko diren jarduerek gazteen behar eta gustuei erantzun nahi diete. Gazteek eurek, hezitzaileen laguntza dutela, aukera izango dute abian jarriko diren jarduera asko antolatzeko. 
Guztiaren gainetik, elkartzeko toki bat izango da, lagunekin edo adin bereko beste gazte batzuekin gelditzeko tokia. Han izango dituzte mahai- eta estrategia-jokoak; interneten ibili ahal izango dira; mahai-futbolean edo play stationean arituko dira. Komikiak, liburuak eta aldizkariak irakurtzeko txokoa izango da; musika entzuteko aukera izango dute; filmak ikustekoa, ondoren horietaz aritzeko... Ikastaroei buruzko informazioa ere emango da, eta egungo gaiei buruzko monografikoak egingo dira. Aparteko jarduerak ere antolatuko dira; esaterako, lantegiak, kirol-probak, irteerak, txangoak...

Hasiera-hasieratik egin diete harrera ezin hobea bai Trintxerpe-San Pedroko Gaztelekuari bai Donibaneko Gaztelekuari barruti horietako nerabeek. Zerbitzua Kantauri Ludiko Elkarteak kudeatzen du, eta gazteleku bakoitzean bi hezitzailek egiten dituzte dinamizatzaile-lanak; biek ere prestakuntza eta eskarmentua dute animazio-alorrean eta aisialdi hezitzailean.

Hauxe izango da, hasiera batean, gaztelekuen ordutegia: ostiraletan eta larunbatetan, 5:00etatik 9:00etara. Hala ere, ordutegi hori gazteen beharren arabera aldatu egin daiteke gerora.

  • Antxoko Gaztelekua Axular Plazan dago, 7. zenbakiko etxabean.
  • Trintxerpe-San Pedroko Gaztelekua Gran Sol, 11. zenbakiko etxabean dago, eta hauxe da bertako telefono-zenbakia: 943-248198.
  • Donibaneko Gaztelekua, berriz, J. J. Otaegi plazan dago, eta hauxe da bertako telefono-zenbakia: 943-517290.