Eduki publikatzailea

Gazte langabeak kontratatzeko plana

EUSKO JAURLARITZAREN GAZTE ENPLEGUAREN PROGRAMAREN BARRUAN, EKIMEN HONETAN LEHENBIZIKO ALDIZ HARTZEN DU PARTE PASAIAK 86.000 EUROKO FINANTZIAZIOAREKIN.

EKIMENAK BAKAR-BAKARRIK LANIK GABE DAUDEN PASAIAKO GAZTEEN KONTRATAZIOA BULTZATZEN DU.

Lehenbiziko aldiz jarri da Pasaian abian, Pasaiako Udalak eta Lanbidek batera finantzaturiko plana, berariaz, gure udalerrian enplegurik gabe dauden gazteak kontratatzeko. 

Plana da 5 gazte kontratatzea errementari eta igeltsero lanak egiteko. Hautaketa prozesuaren ondotik, haiek 8 hilabeteko egun osoko kontratua izango dute.

Planaren helburua da enplegurik ez duten gazteak lanean txertatzea erraztea, ze gazte horiek prestakuntza izanagatik, zailtasunak dituzte enplegua lortzeko.

Pasaiako alkate Izaskun Gomezek ezinbesteko jotzen du Udalaren konpromiso espresua, nahiz eta horretarako eskumenik ez duen, gure gazteen enplegua sustatzeko ekimenak bultzatzeko, zeren gazteen talde horixe da hain zuzen  enplegurik ezak zigortuenetako bat.

Plan honek, zeinekin bat egitea erabaki zuen Pasaiako Udalak duela zenbait hilabete, Udalaren %30eko finantzaketa izango du, 86.000 euro horien %30, eta gainerakoa Eusko Jaurlaritzak jarriko du Lanbide-ren bitartez.

Ekimen honetan interesa duten gazte langabe guztiek Oarsoaldeako enplegu bulegora joan beharko dute, Trintxerpeko merkatura, urriaren 26 baino lehen.
 
Aukeraketa Oarsoaldeko Garapen Agentziak egingo du. Eskaintzak jada abian dira.

Era berean eskatu dugu Pasaiak Oarsoaldea agentziaren bitartez jarrai dezala lan-munduan txertatzeko beste programa espezifikoagoetan ere parte hartzen, eta halaber enplegurik ezaren aurkako borrokan, Lanbiderekin batera, haren kofinantzaketarekin urtero abian jartzen baitira. Udalak azken 4 urteotan 60.000 euro baino gehiago bideratu ditu programa espezifiko horietara, eta programa horiei esker lana lortzeko arazoak dituzten taldeetatik (emakumeak, iraupen luzeko langabetuak...) 50ek baino gehiagok lortu dute lan merkatuan sartzea. 

Gainera beste ekimen batzuk ere badira lana sustatzeko eta bultzatzeko, eskualdeko udalekin auzolanean eta enpresekin lankidetzan arituz burutzen direnak.

Gure udalerriko langabeziari aurre egiteko diren ekimen hauen guztien garapenerako, Pasaiako Udalak Oarsoaldeko Garapen Agentziarekin batera, 135.000 eurotik gora jarri ditu urtero udal aurrekontuetatik enplegua bultzatzeko ekimenak abian jartzeko. 

Legegintzaldi honen barruan, Udalak enpleguan inbertitzeko egin duen ahaleginagatik langabezia tasa %4an murriztea lortu da, eta bide onetik bagoaz ere, ezin gara erlaxatu.  Eskualdeko erakunde publikoak eta enpresak lankidetzan aritu behar dugu enplegua sustatzeaz gain, kalitateko enplegua bultzatzeko” adierazi du alkateak.