Eduki publikatzailea

Gazte-ekintzetarako diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik

Pasaiako Udaleko Gazteria Departamentuak udalerriko gazte talde eta elkarteei 2016ko diru-laguntzak eskatzeko eredua bidali die.

Eskaerak, behar bezala beteta eta beharrezko dokumentazioa erantsita, Gazteria Departamentuan aurkeztu behar dira. Epea urriaren 6tik 26ra arte izango da, biak barne. 

Gogoan izan aurkeztutako aurrekontua justifikatzeko, gainerako dokumentuekin batera, oinarrizko fakturak edo fotokopia konpultsatuak aurkeztu behar direla. Erosketa-txartelak onartuko dira, baldin eta IFK badute. Hartze-agiriek ez dute balio. 

Azkenik, eskaerak aurkezteko epea errespetatzeko eskatzen dugu, bestela ezin izango baitira bideratu. Elkarteren batek eskaera-eredua jaso ez badu, Departamentuarekin harremanetan jar daiteke 943-004330 telefono zenbakira deituz.