Eduki publikatzailea

Gabonetako marrazki lehiaketa udal liburutegietan

Urtero bezala, Pasaiako udal liburutegiek Gabonetako Marrazki Lehiaketa antolatuko dute. Aurtengoa 54. edizioa izango da.

Azaroaren 2an hasiko da marrazkiak aurkezteko epea eta 17an bukatuko da.

4 eta 14 urte arteko haur pasaitarrek har dezakete parte lehiaketan baita Pasaiako ikastetxeetan ikasten duten beste herrietako haurrek ere.

Pasaia-Lezo Lizeoa, Anunciata eta Karmengo Ama ikastetxeetan ikasten duten haurrek bertan egingo dituzte marrazkiak.

Ikastetxe horietan ikasten ez duten haur pasaitarrek Antxo, San Pedro eta Trintxerpeko liburutegietan jaso ditzakete dagoeneko lehiaketako laminak eta 17a baino lehen aurkeztu beharko dituzte liburutegietan.

Lehiaketaren gaia Gabonak dira. Epaimahaia azaroaren 22an bilduko da irabazleak hautatzeko eta horien izenak 23an bertan kaleratuko dira.

Azken urteetan bezala, epaimahaia ondorengo lau artistek osatuko dute: Juan Antonio García Marcos, José Mensuro, Marisa Prego eta Izaro Mariezkurrena.

Lehiaketa iragartzen duen kartela azken biek egin dute.

Sari-banaketa abenduaren 14an izango da Antxoko liburutegian 18:30ean.