Eduki publikatzailea

Gabonetako haur jaiaren alkatetzaren balorazioa

GABONETAKO HAUR JAIAK ARRAKASTA HANDIA IZAN DU

Jaia Pasaiako barruti guztietan ospatu zen, eta Udal Ludoteka eta Aisialdi Taldeek hartu zuten parte.

Izaskun Gómez, alkatea: Haur eta gazteei zuzendutako programazioak pasaitarren arteko bizikidetza sustatzen du eta kulturara egindako lehen hurbilpena da.

Pasaiako Udaleko Gazteria Sailak antolatutako haur jai horren 26. edizioa izan da, eta lau barrutietan ospatu da. Arrakasta handia izan du eta familien onarpena ere handia izan da. Izaskun Gomez alkateak nabarmendu du ekimen hau Udalak haurrei eta nerabeei begira antolatzen duen jardueretako bat dela eta bizikidetza bultzatzea eta haiek kulturara hurbiltzea duela helburu.

Programatu diren jarduera ugariek Pasaiako Udal Ludoteka eta Aisialdi taldeen kolaborazioa izan dute; Ekaitza eta Boveda Trintxerpen, eta San Pedro, Donibane eta Antxoko ludotekena. Antolatzaile guztien balorazioa positiboa izan da, haur guztiek onartu dituztelako Gabonetako Haur Jaiaren edukiak.

Harrera berezia izan dute antolatu diren tailer eta jolasek: oso parte-hartze handia izan dute. Era berean, puzgarriek eta mago eta pailazoen saioek Trintxerpen. Jarduera horiek izan dira familiek gehien nabarmendu dituztenetakoak.

Parte hartu duten familiek azpimarratu dute zein garrantzizkoa den Haur Jaia barruti bakoitzean egitea garai berezi horretan, zeren aukera ematen die semeei eta alabei lagunekin egoteko eta ondo pasatzeko ingurune ludiko eta seguruan, eta hori bizikidetzarako aukera paregabea da. Hori guztia inolako interes komertzialik eta diru usainik batere gabe, Udalak finantzatzen baititu jarduera guztiak edozein umek parte har dezan, hartara aukera-berdintasuna bermatuz.        

Ildo horretan, alkateak nabarmendu du Aisialdi-taldeek eta Udal Ludotekek egiten duten lanaren handia. Guztiak dabiltza haur eta gazte animazioan eta Gazteria Sailarekin batera gogor lan egiten dute Gabonetako Haur Jaia arrakastatsua izan dadin, bai programazioari dagokionez, eta baita parte-hartzeari dagokionez ere.