Eduki publikatzailea

Gabonetako haur jaia

Barruti guztietan, abenduaren 26, 27 eta 28an

Jolasak, tailerrak, pailazoak, magoak, musika ikuskizunak

Pasaiako Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapen Sailak 27 urtez jarraian Gabonetako Haur Jaia antolatu du Pasaiako barruti guztietan,  abenduaren 26an, osteguna, 27an, ostirala, eta 28an, larunbata.

Pasaiako aisialdi talde eta ludoteka guztiekin batera oso programazio polita eta erakargarria antolatu dute: Trintxerpen Ekaitza eta Boveda Aisialdi taldeek; eta San Pedron, Donibanen eta Antxon ludotekek hartu dute parte. 

ABENDUAREN 26a

  • Asteazkenean, hilak 26, jolasak, tailerrak eta Gabonetako apaingarriak egingo dituzte barruti guztietan. Horrez gain, Donibanen Imanol Ituiño magoak “Magia parrastan” ikuskizuna eskainiko du 18:00etan Juanba Berasategi auditorioan. 4 urtetik gorako haurrak sartu ahal izango dira, eta haurren familiak lekua geratzen bada sartuko dira, izan ere, leku gutxi dagoenez, haurrek izango dute sartzeko lehentasuna. Era berean, Gabonetako Haur Jaian parte hartuko duten haurrak lehenago sartuko dira.
  • Antxoko Kultur Etxean 18:00etan Tor eta Txoborro magoek “Aztikeriak” ikuskizun berria eskainiko digute.
  • San Pedron  Ameztu pailazo dibertigarriak izango dira “Rockeroak” ikuskizunarekin.
  • Trintxerpen, Karmengo Ama Eskolako gimnasioan Asier Kidam magoa 17:45ean “Aroa eta mirariak” ikuskizunarekin.

ABENDUAREN 27a

Ostiralean, hilak 27, barruti guztietan jolasak eta tailerrak izango dira arratsaldean zehar. Halaber, barruti guztietan  txokolate-hartzea izango da.

ABENDUAREN 28a

Larunbatean, hilak 28, azken egunean, jolas eta tailerrez gain, barruti guztietan izango dira saioak arratsaldeko 6etan, Trintxerpen ezik, hor 17:45ean hasiko baitira puzgarriak jaialdiari bukaera emateko. 

  • Antxon oso ezagunak diren Tomaxen abenturak pailazoek  jaiari bukaera emango diote  “Azken balea” beren azken ikuskizunarekin.
  • San Pedron Eriz mago dibertigarriak “Auskalo!” eskainiko  du.
  • Trintxerpen “Gari, Montxo eta Jose Lontxo” sona handiko pailazoak “Din dan don” ikuskizunarekin izango ditugu.
  • Azkenik Donibanen Kiki, Koko eta Moko pailazoek “Harmonia non zaude?” ikuskizunarekin bukatuko dute festa Juanba Berasategi auditorioan.

Jarduerak arratsaldeko 4etatik 7etara izango dira areto hauetan: Antxoko Kultur Etxean eta Ludotekan, Trintxerpeko Karmengo Ama eskolan, Donibaneko Udal Ludotekan eta Juanba Berasategi auditorioan, eta San Pedroko Udal Aretoan. Bai jarduerak eta bai ikuskizunak doakoak izango dira, Pasaiako 4 urtetik aurrerako haur guztiek gozatzeko aukera izan dezaten.

Haurrak behar bezala artatu ahal izateko, egoitza guztietan leku zabala baina mugatua izango da.  

Aisialdi taldeei eta Udal Ludotekei dagokienez, azpimarratzekoa da egiten duten lan handia. Guztiak dabiltza haur eta gazte animazioan, eta Gazteria Departamentuarekin batera gogor lan egiten dute Gabonetako Haur Jaia arrakastatsua izan dadin, bai programazioari dagokionez, eta baita parte-hartzeari dagokionez ere.