Eduki publikatzailea

Ez zaude bakarrik. Emakumeentzako informazio- eta arreta-zerbitzua

Deitu 900 840111 telefonora

EZ ZAUDE BAKARRIK, DEITU 900840111 TELEFONORA

Etxean geratzea segurua ez denean, jakizu ez zaudela bakarrik; gogorarazten dizugu telefono honetara dei dezakezula
ETXEKO INDARKERIAREN EDO SEXU-ERASOEN BIKTIMA DIREN EMAKUMEENTZAKO INFORMAZIO- ETA ARRETA-ZERBITZUA

900 840 111 

Noiz?

  • Eguneko 24 orduetan

Zer egingo dute?

  • - Arretaz entzungo dizute, nor zaren galdetu gabe.
  • - Deia doakoa da, eta ez da fakturan agertuko.
  • - 51 hizkuntzatan erantzun dezakete; baita entzun edo hitz egin ezin duten pertsonei ere.
  • - Edozein motatako indarkeria fisiko, psikologiko eta sexualen biktima diren emakume guztientzako.
  • - Familiakoei, ingurukoei eta profesionalei ere erantzuten diete. 
  • Gune segurua da, inork ez du jakingo deitu duzula, telefono-fakturan arrastorik uzten ez duelako; baina deitzen baduzu, ondoren ezabatu zenbakia deietatik.