Eduki publikatzailea

Euskararekin deskontuak Oarsoaldeko zerbitzu-bulegoetan

“Paper-kontuak, euskaraz nahiago!” programan parte hartzen ari diren establezimenduetan deskontu baleak zozkatu dituzte

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak koordinatuta, Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako udalak eskualdeko zerbitzu bulegoetan zerbitzua euskaraz ere eman dadin lanean ari dira aurten. Zerbitzu bulegotzat hartu dituzte gestoriak, aholkularitzak, aseguru etxeak, finka administratzaileak eta inmobiliariak.

Urtean zehar egin duten lanketari amaiera emateko, deskontu baleak zozkatu dituzte.

2019an zehar zerbitzuren bat euskaraz baliatu duten bezeroen artean 20€ko  deskontu-baleak zozkatu dituzte parte hartu duen bulego-establezimendu bakoitzean. Parte hartu duen establezimendu bakoitzeko 5 deskontu alegia. Guztira 49 deskontu-bale banatu dira: 22 Oiartzunen, 14 Errenterian, 8 Pasaian eta 5 Lezon.

Egin dezagun guztiok ahalegintxo bat zerbitzu hauetan ere euskarari sarbidea egiteko.

Argazkian: Iñigo Alzua , Asier Kortadi eta Iban Cousillas Trintxerpeko Mapfre establezimenduko saridunak; Joseba Imanol Santos eta Nerea Cecilia establezimenduko arduradunak bi iskinetan; eta Loreto Osa Pasaiako Udaleko Euskara zinegotzia erdian.