Eduki publikatzailea

Euskaraldiako txapen banaketa

Euskaraldia hasteko geroz eta gutxiago falta da. Hori dela eta, ahobizi eta belarriprest ikurrak dituzten txapen banaketari ekingo diogu datozen egunetan. Ondorengo aukerak izango dira Pasaian.

 

Barrutia

Eguna

Tokia

Ordua

Pasai San Pedro

Azaroak 16

Udal Aretoan

18:30ean

Pasai Antxo

Azaroak 17

Kultur Etxean

12.00etan

Trintxerpe

Azaroak 18

Alkateordetzan

12.00etan

Pasai Donibane

Azaroak 21

Kulturgunean

19:30ean

30 minutu inguru luzatuko da ekitaldia, ahobizi eta belarriprest rolen azalpenak eman, zalantzak argitu eta txapak jasotzeko. Ondoren, Euskaraldiari buruzko bakarrizketa saio bana egongo da ariketa sozial hau umore onez eta gogo biziz hasteko.

 

Bertan ikusiko dugu elkar!