Eduki publikatzailea

Euskaraldia saretzen

Azaroaren 30ean, lau barrutietan

Urtebete iragan da Euskaraldiaren lehenengo ariketa egin genuenetik eta urtebete barru bigarrenean murgildurik egongo gara. Hizkuntza-ohiturak aldatzeko bidean eta euskaraz egonkortzeko bidaia bizian esperientzia berriak sortu dira, eta sortuko dira; eta emozioak pizten dizkigun ariketa masiboa izan da, eta izango da.

Datorren azaroaren 30ean, Pasaiako plazak bizipen eta desirez bete nahi ditugu. Iazko Euskaraldiak sorrarazi zizkigun bizipenak eta datorren Euskaraldirako ditugun desirak jaso eta euskaltzaleon sarean batuko ditugu.

Euskararen ubera kalean jasotzeko, datorren azaroaren 30ean, larunbatean, antolatutako ekintzetara gonbidatu nahi zaitugu.

  • TRINTXERPE: 11:30ean Gudarien plazan.
  • DONIBANE: 12:30ean Santiago plazan (eguraldi txarrarekin Frontoian).
  • SAN PEDRO: 13:00etan Frontoian.
  • ANTXO: 18:00etan Zumardian.