Eduki publikatzailea

EUSKARALDIA: Pasaiako aurkezpen orokorra

Irailaren 12an, 18:00etan, Juanba Berasategi aretoan Pasaiako Euskaraldiaren aurkezpena izango da.

Bertan Pasaiako aurkezle eta aktoreen laguntzaz Pasaiako herritarrei Euskaraldia ekimena zer den azalduko zaie, eta parte hartzera animatu, modu alai eta dinamikoan. Horretarako, Pasaiako hamaikakoa aurkeztuko da: euskararen aktibazioa bultzatzeko urratsa eman duten 11 pertsona. Ekimenaren enbaxadore izango dira, eta herritarren parte-hartzea aktibatzeko deia egingo dute. 

Ekitaldira joateko garraio zerbitzua antolatu du Euskararen Aholku Batzordeak. 17:30ean Trintxerpeko Hospitalillo moilatik eta San Pedroko ontziralekutik itsasontzi bana abiatuko dira Donibaneko kulturgune ondoko moilara. Pasai Antxotik ordu berean autobusa antolatu da, Marea Altako geltokitik Donibaneko kulturgunera joateko. Bueltako garraio zerbitzua 19:30ean izango da

Ekitaldiaren ondoren luncha egongo da.

Haurrekin etorriz gero, haurtzaindegi zerbitzua izango da Ubera liburutegian. Horretarako, jakinarazi aldez aurretik pasaia@euskaraldia.eus helbide elektronikora edo 688695520 telefono zenbakira.