Eduki publikatzailea

Euskaraldia aurkezteko bilera irekiak

Pasaiako Euskararen Aholku Batzordeak lau barrutietako eragileekin elkarlanean Euskaraldia aurkezteko bilera irekiak antolatu ditu. Euskaraldia hizkuntza ohituren aldaketan lan egitea helburu duen egitasmoa da.

  • 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo da lehen Euskaraldia, 11 egun euskaraz lelopean.
  • Euskaraz hitz egin eta/edo ulertzen duten herritarren arteko harremanetan hizkuntza ohiturak aldatzea du helburu.
  • Azken bi urteetan hainbat herritan martxan jarri diren dinamikak euskararen lurralde osora zabaldu nahi dira.
  • Ekimenak, besteak beste, herritarren aktibazioa du helburu, instituzio eta gizarte eragileekin elkarlanean.

Euskaraldia zer den aurkeztu ondoren, Pasaian ekimena nola gauzatuko den aztertuko dute: barruti bakoitzean nola antolatuko diren, parte hartzeko modu desberdinak zeintzuk izango diren... Horretarako, lau barrutietan egingo diren aurkezpen bileretara gonbidatu dituzte herritarrak.

  • - Trintxerpe: maiatzaren 23an, 18:30ean Alkateordetzan
  • - San Pedro: maiatzaren 24an, 18:00ean Udal Aretoan (Erti)
  • - Antxo: maiatzaren 29an, 19:00ean Kultur Etxean
  • - Donibane: maiatzaren 31n, 20:00etan Kulturgunean

Informazio gehiagorako: pasaia@euskaraldia.eus edo 688695520