Eduki publikatzailea

Euskara ikasteko diru-laguntzen oinarrien aldaketaren hasierako onarpena eta jendaurrean jartzea

Pasaiako Udalak, 2016ko apirilaren 26an egindako osoko bilkuran, euskara ikasten ari diren pasaitarrei diru-laguntzak emateko oinarriak onartzea erabaki du (ikus agiria behean).

30 eguneko epean espedientea jendaurrean egongo da, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, hartara edozein pertsona fisikok edo juridikok Udaletxeko Idazkaritzan (Donibane 19, Ondare Saila) espedientea aztertzeko aukera izan dezan eta, egokitzat jotzen dituen alegazio eta iradokizunak aurkez ditzan.

Alegazio edo iradokizunik egingo ez balitz, oinarriak behin betiko onartutzat joko dira, beste erabakirik berria hartu beharrik izan gabe.

Fitxategiak