Eduki publikatzailea

Euskadi Etorbidea eta Andonaegi lotzen duten igogailuak zerbitzutik kanpo geratuko dira

URRIAREN 5EAN ETA 6AN ZERBITZUTIK KANPO GERATUKO DIRA EUSKADI ETORBIDEA ETA ANDONAEGI KALEA KOMUNIKATZEN DITUZTEN BI IGOGAILUAK, HURRENEZ HURREN.

Pasaiako Udalak, Zerbitzu, Obra eta Mantentze-lanen Sailaren bidez, Euskadi etorbidetik Andonaegira (Trintxerperen goiko aldera) igotzeko bi ibilgailuak garbituko ditu kanpotik.

Garbiketa urriaren 5ean eta 6an egingo da, eta behar bezala egiteko, bi igogailuak zerbitzutik kanpo utziko dira garbiketa-lanek dirauten bitartean.

Lanak urriaren 5ean (asteazkena) hasiko dira Euskadi etorbidetik elizara igotzeko igogailuan, beraz, egun horretan igogailu hori itxita egongo da. Ostegunean, berriz, elizatik herri eskolara eta Andonaegiko kirolgunera igotzen den igogailua garbituko da, beraz, igogailu hori zerbitzutik kanpo geratuko da lanek dirauten bitartean.

Hiri-altzari eta -ekipamenduen garbiketa eta mantentze-lana hobetzeko ahalegina egiten ari da Udala, eta jarduketa hau ahalegin horren baitan kokatu beharra dago; izan ere, herriaren itxura nabarmen hobetzen dute honelako jarduketek.

Hori dela eta, garbiketa-lan hauek herritarrei eragozpenak sortuko dizkietenez, mugikortasun arazoak dauzkaten herritarrei gogorarazten diegu Arrandegi kaleko igogailua erabil dezaketela Andonaegira joateko. Era berean, herritar guztiei ulermena eta lankidetza eskatzen dizkiegu.