Eduki publikatzailea

San Pedron, trafiko aldaketak estropadak direla-eta

Pasaiako Udaltzaingotik jakinarazten du uztailaren 21ean (larunbata) TKE ligako ADEGI BANDERA eta GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIKO BANDERA traineru-estropadak izango direla-eta, San Pedroko barrutian trafikorako itxiko direla goizeko lehenengo ordutik Arraunlari, Torreko plaza eta Torreatze kaleetako sarbideak, estropadako ibilgailu eta material guztiak jaso arte, hau da, arratsaldeko 21:00ak aldera arte.

Moila eta Arraulari kalea (eskuineko aldea barrurantz) ibilgailurik gabe egongo dira asteburu osoan.

Portu-eremuan aparkaleku ugari kenduko denez, ostiraleko (uztailak 20) 12:00etatik asteleheneko (uztailak 23) 9:00etara Nabarra Boua aparkalekuko hirugarren solairuan eta izotz lantegi zaharraren orubean aparkatu ahal izango dute bertakoek, elbarriek eta baimenduek; hori dela eta, Lasako bidegurutzetik aurrera (Euskadi Etorbidea, 35) herriko bizilagunei soilik utziko zaie bertatik pasatzen, San Pedroko goiko aldean eta herrigunean bizi direnei.

Informazio gehiago telefono honetan: 943.00.43.00.