Eduki publikatzailea

Estropadak direla eta, Bou Nabarrako aparkalekua bertakoentzat irekia

Datorren uztailaren 29tik aurrera, ostirala, arratsaldeko 20:00etatik hasita, bertakoek San Pedroko kaskoko txartelarekin Nabarra Bouko hirugarren solairuan aparkatu ahal izango dituzte autoak.

Ezohiko neurri hau hartu da Pasaian San Miguel ACT Ligago traineruen estropada izango delako, eta portualdea larunbatean, hilak 30, goiz-goizetik antolakuntzakoekin eta kirol-ekitaldi honetan laguntzaile direnekin beteta egongo delako. Horregatik, toki zabal bat libre eduki behar dugu, batere ibilgailurik gabe.

San Pedroko barrutiko txartela duten egoiliarrek eurentzako bakarrik izango dute aparkatzeko tokia parkingnaren hirugarren solairuan: uztailaren 29tik, ostirala, 20:00etan hasi, eta uztailaren 31ra, igandea, goizeko 10:00ak arte.

Halaber, estropada ikustera Pasaiara etorri nahi duten bisitariei Udalak gomendatzen die, ahal izanez gero, garraio publikoan etortzeko (Lurraldebus eta Euskotren), eta kontuan izan dezaten egun berean izango dela Donostiako txirrindularitzako Klasikoa, eta ondorioz, errepidean mozketak izan litezkeela. Nor bere autoan etorriz gero, Trintxerpeko Hospitalillo inguruan eta Donibaneko Nabalalde inguruan aparka dezake.