Eduki publikatzailea

Haurren eta nerabeen eskubideen aldeko nazioarteko egunaren inguruan antolatu diren ekitaldiak (azaroak 20)

Azaroaren 20an, "Haurren eta nerabeen eskubideen aldeko nazioarteko eguna" ospatzen da mundu osoan. Gaur egun, inoiz baino garrantzitsuagoa da azaltzea eskubideen bermea ezinbestekoa dela.

Pasaitarrok 10 urte daramatzagu haurren eta nerabeen alde lanean, alegia, zuen guztien alde lanean, izan ere, Pasaiako haurren eta nerabeen eskubideak bermatzeko plana dugu indarrean.

Horiek horrela, aurten aste barrurako ekintzak antolatu ditugu, berriro ere haurren eta gazteen eskubideak bermatu behar direla aldarrikatzeko, eta eskubideak denon ardura direla gogorarazteko.

Aste osoko egitaraua elkarlanean antolatu dute haur eta nerabeek, hezkuntza-komunitateek eta herriko beste zenbait eragilek, udalarekin elkarlanean.

Bereziki nabarmendu behar dugu azaroaren 20an bertan ospatuko den ekintza, goizeko 9:30etik aurrera Donibaneko kulturgunean: Pasaiako  haur eta nerabeek Diagnostikoa eta Ekintza Plana aurkeztuko dituzte. 

Ikerketaren 1. fasean, Pasaiako Haur eta nerabeen diagnostikoa osatu da.

2. fasean, Haur eta nerabeen eskubideen planaren ekintza-plana zehaztu da eta Pasaiako adin txikikoen errealitatea hobetzeko eta eskubideak bermatzeko egin beharreko lan lerroak definitu dira.

Ikerketa parte-hartzaile honen emaitzak eta ondorengo erabakiak estrategikoak izango dira Pasaiako Haur eta Nerabeen Eskubideak Bermatzeko Planaren etorkizuna definitzeko. 

Ikerketa osoan protagonismo berezia izan dute herriko haur eta nerabeek, horiek egingo dituzte aurkezle eta gidari lanak antolatu den saioan. Horiez gain, Pasaiako adingabekoekin harreman zuzena duten eragile eta norbanakoek ere parte hartuko dute.

EGITARAUA

Azaroak 20

  • 9:30 Pasaiako ikastetxeetako haur eta nerabeek Diagnostiko eta Ekintza Plana aurkeztu. Donibaneko kulturgunean.
  • 17:00 Ipuin kontaketa Donibaneko ludotekan.
  • 18:00 Jolasak eta txokolate-hartzea Donibaneko frontoian.

Azaroak 21

  • 17:00 Ipuin kontaketa San Pedroko ludotekan.

Azaroak 22

  • 17:00 Ipuin kontaketa Antxoko ludotekan.

Azaroak 23

  • 12:00: Ekintza bereziak Pasaiako hezkuntza komunitateetan.
  • 18:00 Puxikak puztu Azkuene kalean.
  • 18:30 Kalejiraren irteera “Sardina bakalau” kale antzerkiarekin.
  • 19:00 Txokolate-hartzea. Serafin Esnaola plazan.