Eduki publikatzailea

Eskola Kirolako mugikortasun jasangarriko sari banaketa

Eskola Kirolako mugikortasun jasangarria sustatzen duen egitasmoaren sariak banatu ziren aurreko astean Oiartzunen. Karmengo Ama eta Lizeoa saritu zituzten, besteak beste.

Oarsoaldeko Eskola Kirola osatzen duten eragileek mugikortasun iraunkorra sustatzen dute.

Ikasturte honetan ere eman ditu fruituak egitasmo horrek, eta gaur sari-banaketa egin dute Elizalde Herri Eskolan.

Ez da kasualitatea Oiartzungo ikastetxean egin izana. Izan ere, bosgarren urtez bizikletan joan-etorri gehien egin dituen ikastetxea izan da. Denera —datu orokorretan— bizikletan 1.000 desplazamendu baino gehiago egin dituzte aurtengo ikasturtean. Horrez gain, haurren % 45 ez da bakarka desplazatu. Inoizko datu onena izan da hori; bide horretan jarraituko dutela iragarri dute Eskola Kirolaren arduradunek. Aurten 1.400 ikaslek hartu dute parte kirol programan.

Hauek izan dira irabazleak: 

  • Bizikletan desplazamendu gehien egin dituen ikastetxea: Elizalde Herri Eskola.
  • Desplazamendu berde (auto partekatuan, garraio publikoan, bizikletan edo oinez) gehien egin duen ikastetxea: Karmengo Ama.
  • Bizikletan desplazamendu gehien egin dituen haurra: Unax Hernandez (Pasaia-Lezo Lizeoa).
  • Bizikletan desplazamenduak egin dituzten haurren artean egindako zozketa: Oihan Artola (Pasaia-Lezo Lizeoa).
  • Bizikletan gutxienez behin desplazatu diren Eskola Kirolako ikasle bakoitzak txirrin bat jaso du.