Eduki publikatzailea

Eskalantegi kalearen itxiera

Eskalantegi kaleko 1. zenbakiko eraikina botatzeko lanak hasiko direnez, abuztuaren 17an -asteazkena- eta 18an -osteguna- kalea itxi egingo da trafikorako, bai ibilgailuentzat, bai oinezkoentzat. Hori horrela, ibilgailuz Oarso kaleko zubitik bakarrik sar daiteke Pasaiako Antxoko barrutira, aipatutako ordutegian.