Eduki publikatzailea

Eskaileren proiektua: Jatorri askotariko emakume pasaitarrentzako tailerra

Artearen bidez, eskailerak itxuraldatzea

Jatorri askotariko emakume pasaitarrentzako tailerra

2018ko apirilaren 20tik ekainaren 10erako iraupena izango du.

Interesdun guztiak Rebeccarekin jar daitezela harremanetan: 605173080 rebekawilkinson@gmail.com

Proiektuaren deskripzioa

Proiektu plastikoa da, eta proiektu horren bitartez, migrazio proiektua egin duten Pasaiako emakumeak inguruaren aldaketa sozialean parte hartzeko bilduko dira. Azken lana Gudarien plazatik gora doazen eskailera luzeetan egingo da. Emakumeak euren inspirazioa erabiliko dute herritarrei kolorearen, irudien eta hitzen bitartez mezua helarazteko. Talde-lana izango da, eta teknika mistoak, pintura, plantillekin egindako estanpatua eta mosaikoa erabiliko dira.

“What we see changes who we are” JR-Artist

Tailerraren dinamizatzailea: Rebecca Wilkinson, ingelesa jaiotzez. Azken 7 urte hauetan Trintxerpen bizi da. Komunitatearentzako artean lizentziatua da. Bartzelonara joan zen 2003an Espazio Publikoaren Diseinurako masterra egitera. Artearen inguruan hainbat teknika landu ditu. Besteak beste, zuzendaritza artistikoan, kartelen diseinuan, eta mosaiko eta collage-lanetan jardun du. Joan den urtean Bigarren Hezkuntzako Irakasleen unibertsitate masterra bukatu zuen, artearen espezialitatean. Gaur egun eszedentzian dago The English Schoolen, bertan irakaslea baita.

Hainbat kolektibotan prestakuntza eman izan du, esaterako, Errenteriako Mikelazulon edo Donostiako Banda Bat elkartean, hiru urtean mosaikoaren tailerraz arduratu baitzen.

Helburu nagusia

  • Migrazio proiektua egin duten Pasaiako emakumeei mezu bisuala emateko aukera eskaintzea, espazio publikoa estetikoki aldatuz.

Beste helburu batzuk

  • Espazio publikoa erabiltzeari buruzko hausnarketa egitea, eta inguruak herritarren bizimoduan nola eragiten duen jakitea.
  • Emakume migratzaileen aldarrikapenetan ekintza sortzailea zer den ezagutzea eta baloratzea.
  • Emakume hauen parte-hartze soziala eta pentsamendu kritikoa bultzatzea, haien eragina nabarmendu eta agerian jar dadin.
  • Beste tailer eta diziplina batzuekin zeharka lanean jardutea.
  • Marrazki, pintura, estanpatu eta mosaikoaren bitartez, esperimentazioa bultzatzea eta adierazpenerako teknika berriak ikastea.
  • Talde-lana eta aniztasunean oinarritutako elkarbizitza bultzatzea.