Eduki publikatzailea

“Eskailerak” proiektuaren bideoa

Joan den ekainean “eskailerak” izeneko proiektua gauzatu zen Pasaiako aniztasunaren asteko programazioaren barruan.

50 pertsona inguruk hartu zuten parte ekintza komunitario horretan.

Jatorri askotariko emakumeek espazio publikoan parte hartzeko egindako tailer batean sortu zen ekimen horren hazia.

Izan ere, Pasaia askotarikoa da, eta hori gutxitan agertzen da gure kaleetan. Jatorri askotariko emakumeek aztarna utzi dute, eta orain denok horrekin goza dezakegu.

Hona hemen ekaineko prozesuaren bideo-lana. Zuen gustukoa izango delakoan, hemen duzue.