Eduki publikatzailea

Errotulu berriak Pasaiako kirol-instalazio guztietan

Pasaiako Udaleko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Sailetik udalerriko kirol-instalazio guztietan seinaleak berritzeko proiektua gauzatu da, instalazio horiek hobeto identifikatzeko, eta horietan ematen den informazioa hobetzeko. 

Pasaiako udalerriko kirol-instalazioak udalerriko lau barrutietan kokatutako udal ekipamenduak dira; horietan hainbat arlotako egitasmoak eta jarduerak eskaintzen dira: kirol arloa, hezkuntza arloa, arlo soziokomunitarioa hitzaren zentzurik zabalenean.

Pasaiako lau barrutietako kirol-instalazioek, irekiek (erabilera librekoek) nahiz estaliek (erabilera hitzartukoek) 26.900 m2-ko azalera duen sarea osatzen dute. 

Instalazio horien helburua da herritar guztiei leku irekiak eskaintzea, elkartzeko, informatzeko, prestakuntza jasotzeko, orientazioa jasotzeko eta aisialdirako, aisialdi-ohitura osasuntsuak sortzen eta bizi-kalitatea hobetzen laguntze aldera. Eginkizun hori betetzeko, alor askotako zerbitzu, programa eta jarduerak eskaintzen zaizkie klubei, taldeei edo norbanako erabiltzaileei.

Sareak lau helburu nagusi ditu:

1. Badiaren irudia hirigune aktibo gisa zabaltzea, eta kartel bakoitzean jasotako irudiaren bidez, barruti bakoitzeko herritarrei udal ikuspegia eskaintzea, kirol-ekipamenduen sare zabala osotasun bezala ikus dezaten.

2. Antolaketa-unitate bakar batean sartzea udalerriko jarduera fisikoaren eta kirolaren politikan inplikatutako eragileek garatzen dituzten informazio-, prestakuntza-, gizarte-, kirol- eta aisialdi-izaerako zerbitzuak, programak eta jarduerak, horiek sustatzeko eta herritarren eskaera eta beharrei egokitzeko

3. Udalaren kirol-ekipamendu bakoitzak eskaintzen dituen aukera guztiak ikusaraztea, herritarrengandik hurbilago egon daitezen; hartara, herritarrek hobeto ezagutuko dituzte dauzkaten aukerak, eta herritar guztien aktibazioa ahalbidetuko da.

4. Jarduera fisikoa eta kirola egiteko gune guztien erabilera sustatzea, bai zuzendutako jarduerak eta bai jarduera libreak egiteko. 

Itsasoa eta mendia. Pasaiako badiak aukera berezi bat eskaintzen du: kirola eta jarduera fisikoa egiteko eremuak itsasora edo mendira zabaltzea. Donibaneko barrutiak ur-xaflara iristeko aukera ematen du, Pasaiako kirolgunean piraguak alokatuz. Instalazioaren sarreran jarritako komunikazio-euskarri batean adierazten dira ibilbideak, iraupen, distantzia eta zailtasunaren arabera antolatuta. Era berean, Tximistarri eremuan (Jaizkibel) duela gutxi berritu den eskalada-eskolaren berri ematen da.