Eduki publikatzailea

Dantza garaikidea eta bertsolaritza Haatik dantza taldearen eskutik: ERRIMAK BI OINETAN

Urtarrilaren 26an Donibaneko Juanba Berasategi aretoan

Errimak Oinetan proiektuaren bertsio berritua. Berriz ere bertsolaritzaren oinarriak eta funtsa dantzara ekartzeko asmoz. Lehen ikuskizunean gaien aniztasunak zuen garrantzia. Bigarren honetan, baina, testuinguru ezberdinetan gai bakoitzak duena lantzen da, saioa aldi oro bihurtzen delako ezberdin, testuinguruak eta gaiak aldi oro aldatzen direlako.

Gai bera, dantza molde bera, ezberdin gauzatzen delako bertso-afari baten eta udako saio baten testuinguruan. Eta testuinguru berean, tabernako bertso-poteoan, gai guztiak ez direlako modu berean gauzatzen. Haatikek bertsolari batek bere saioari ekin baino lehen aurrean izan ohi duen amildegi berean jarri nahi ditu dantzariak. Une horri aurre egiteko tresna ezberdinak bilatu eta bitartekoak haien eskura jarriz, inprobisazioaren jardunean aritzeko kodigoak ezarri eta bat-bateko konposiziora iristea ahalbidetuz.

ERRIMAK BI OINETAN from Haatik Dantza Konpainia on Vimeo.