Eduki publikatzailea

Errenta aitorpena euskaraz egiteagatik saria

“Paper-kontuak euskaraz nahiago” ekimenaren baitan, hilaren 5ean zozketa egin zen eta herri bakoitzeko saridunak ezagutzera eman dira

2018. urteari zegokion errenta aitorpena euskaraz egiteko deia egin zieten Oarsoaldeko lau udalek eskualdeko zergadun guztiei joan zen martxoaren amaieran. Aitorpena euskaraz egin eta zozketa batean parte hartu nahi izan duten zergadunen artean bi lagunentzako otordu goxo bat zozkatu da herri bakoitzean. Uztailaren 5ean egin zen zozketa eta honako hau izan da sariduna Pasaian:  Iñigo Arraras

Hortxe ageri zaigu Iñigo erdian, eskuinean Loreto Osa zinegotzia eta ezkerretara Rka aholkularitza-enpresaren arduraduna dituela. Zorionak, Iñigo!

Eta gogoan izan, “Paper-kontuak euskaraz nahiago”!